Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu bart Basaurin (Bizkaia), hilketa saiakera egotzita. Tiroketa bat izan zen atzo Urbi auzoan, eta horien egileak hiru gizon horiek direla uste du Ertzaintzak. Ez zen zauriturik egon.
Oraingoz, hiru salaketa aurkeztu dituzte haien aurka, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.