Ezbeharra

Hiru gazte hil dira asteburuan trafiko istripuz

Barakaldoko 20 urteko bi gazte hil ziren larunbat gauean. Igandean, berriz, Astigarragako gazte bat hil zen Pirinioetan, moto istripu batean.

BU-520 errepideko 2. kilometroa, Burgos. GOOGLE MAPS
Lide Egizala Urteaga.
2022ko abuztuaren 8a
11:13
Entzun

Barakaldoko (Bizkaia) 20 urteko bi gazte hil ziren joan den larunbatean, beren ibilgailua errepidetik atera ostean. Istripua BU-520 errepideko 2. kilometroan gertatu zen, Quintana Martin Galindez parean (Burgos), 23:14an.

112ko operazio aretoak gertakariaren berri eman zien Burgosko trafikoko Guardia Zibilari, Burgosko suhiltzaileei, Miranda de Ebroko suhiltzaileei eta Sacyl osasun larrialdiko zerbitzuari. Azken horiek Tobalina haraneko ZIU mugikor bat eta mediku talde bat bidali zituzten gertakariaren lekura.

Bertaratu bezain laster, Sacyleko langileek Barakaldoko (Bizkaia) bi gizonen heriotza baieztatu zuten ezbeharra gertatu zen lekuan.

Moto istripua Pirinioetan

Astigarragako (Gipuzkoa) 24 urteko gazte bat hil zen atzo Eretan (Biarno, Okzitania). Moto istripua izan zuen Pirinioetako Soudet mendatea igotzen ari zela, D-113 errepidean, San Martingo Harriko eski estaziotik gertu. Gaztea taldean zihoan, baina errepidetik atera eta amildu egin zen, 14:45 aldera.

SudOuest hedabideak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuak, osasun zerbitzuak eta helikoptero bat bertaratu ziren, baina ezin izan zuten gaztea salbatu. Jendarmeria gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.