Abadiñoko Txanporta plazan elkarretaratzea egin dute, Eraso sexistarik ez erantzunik gabe leloarekin.
40 urteko emakume batek eta bere 21 eta 16 urteko bi alabek salatutako erasoak gaitzetsi dituzte; hirurek salatu zutenez, familiako gizon batek eraso egin die. Alaben artean gazteena, 16 urtekoa, izan zen gertatutakoaren berri eman zuen lehena.