Txalingo Xabi Alonsoren luxuzko txaleta ilegala dela eta eraitsi egin behar dela ebatzi du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak. Sententziak dio txaleta legez kanpokoa dela ez duelako zerikusirik lehengo baserria berreraikitzearekin, eta eraikinean ez dela bete landa tipologia errespetatzeko obligazioa. Horrez gain, estalki laua eraiki izana ere ilegaltzat jo dute epaian.
Horiek horrela, eraikina eraitsi egin beharko dute; izan ere, lizentziarik ez izateaz gain, epaian argi utzi baitute 2018an emandako lizentzia baliogabea dela eta ezin dela legeztatu. Haritzale elkartea pozik agertu da epailearen erabakiarekin: «Epaileak dioena argia da, eta agerian utzi du Donostiako Udalaren jokabide okerra».
Irakurri gehiago Irutxuloko Hitza-n.