Himalaiako orbana eta CNIko espioiaren afera

Patxi Zabaleta eta Txentxo Jimenez, infiltrazioen berri ematen. IÑIGO URIZ / FOKU.
2019ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Ibilbidean «orban bat» du. 2008ko martxoan, Nafarroa Baiko taldearekin hitzartua zuen oporretan joango zela Himalaiara. Eremu mistoa zabaltzeko Euskararen legea aldatzeko proposamena zegoen tramitean parlamentuan, eta PSN alde bozkatzekotan zen. Egutegiaren arabera, itzultzerako bozkatuko zen. «Itzultzerik ez nuela ikusi zuenean, UPNk tramitea azkartu zuen, eta PSNk egoera hori baliatu zuen». Berriro aurkeztu zuten proposamena, eta PSNk aurka egin zuen.

Garai berean, Aralarrek espioitza kasu baten berri eman zuen. Frantziako aldizkari batean agertu zen, eta, hari horretatik tiraka, jakin zuten Jugoslavia zeneko mertzenario bat tartean zegoela. Zizur Nagusiko hautetsi baten bikotekidea zen. «PSOEko kide batek esan zigun egia zela, eta kontuz ibiltzeko. Esaten zuten CNIk enkargua egin zuela hiru pertsona Nafarroara bidaltzeko, eta urtebete geroago helburu hura bete zutela». Informazioa bildu zuten, eta jakin zuten militar serbiar hura batzarretan izan zela. Publiko egin zuten informazioa. «Nire kontra itzuli zen. Diario de Navarra eta komunikabide batek irrigarri utzi nahi izan ninduten. CNIk autodefentsa gisa erabili zuen hori, baina, handik gutxira, gizon hura desagertu egin zen; Hondurasera joan zen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.