Irudia. Bilbo
Hiltegiak ixteko exijitu dute
Euskal Herriko mugimendu antiespezistetako hamaika kolektibok manifestazioa egin zuten atzo, Bilbon, hiltegiak ixteko exijitzeko. Urratsez urrats, animalion askatasunerantz leloa ardatz, ehunka lagunek «gizakiz besteko» animalien askatasuna aldarrikatu zuten. Ekintzaileen arabera, hiltegiak «kapitalismo espezistaren hiltzeko makinak» dira: «Animaliak zapaltzeko botere egiturak bere eskura dituen baliabiderik adierazgarrienetako bat dira». Adierazi dute hiltegirik eta animalien zapalkuntzarik gabeko gizartea nahi dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu