Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hilotz bat aurkitu dute gaur eguerdian Txarlazo mendiaren inguruan, Urduñan (Bizkaia). Gorpuak, itxuraz, ez du indarkeria zantzurik.
Abisua jaso dutenean, osasun langileak bertara joan dira, eta hilda dagoela baieztatu dute. Gorpuari autopsia egingo diote.