Hildako haurrak gogoratzeko jai bat egingo dute Antzuolan

Antzuolan izango da, abenduaren 15ean. Hil Argi elkarteak antolatu du, Bizipozaren laguntzarekin.

Jaiaren antolatzaileak. GEHIAGO GARA
Jaiaren antolatzaileak. GEHIAGO GARA
jakes goikoetxea
2024ko azaroaren 28a
13:30
Entzun

«Haurrak hiltzen zaizkigunean sortzen den min handiari beste min bat gehitzen zaio sarritan: gizartean sortzen den isiltasunak eta naturaltasunez jarduteko ahalmenik ezak eragiten duen mina». Hutsune horri aurre egiteko asmoz sortu zuten Gehiago Gara egitasmoa, haurren heriotzari buruz hitz egiteko zailtasuna eta ezintasuna arintzeko. Beste urrats bat egingo dute abenduaren 15ean: Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan (Gipuzkoa), «hil diren haurrak bizipozez gogoratzeko».

Hil Argi elkarteak antolatuko du, Bizipoza elkartearen laguntzarekin. Bertan parte hartzera gonbidatu dituzte haurren bat galdu duten familiak, lagunak, eskolako kideak eta «hil diren haurrak bizipozez gogoratu nahi dituzten guztiak». 

Abestiak, dantza, marrazkiak eta hamaiketakoa izango dira Antzuolako Zurrategi plazan —euria egiten baldin badu, eskolako patioan elkartuko dira—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.