Hilda topatu dute asteartean Baztanen galdu zen mendizalea

59 urteko gizon hondarribiarra atzotik falta zen etxean. 10:30 aldera topatu dute gorpua, Saioa mendiko tontorretik gertu.

Nafarroako suhiltzaileak bilaketa lanetan. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Nafarroako suhiltzaileak bilaketa lanetan. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
nerea intxausti
2025eko urtarrilaren 22a
12:25
Entzun

Hilda aurkitu dute Baztango (Nafarroa) Saioa mendian galdu zen Hondarribiko (Gipuzkoa) mendizalea. Atzotik desagertuta zegoen 59 urteko gizona. Nafarroako larrialdi zerbitzuetako langileak bilaketa lanetan aritu dira, eta gaur goizean topatu dute gorpua, 10:30 aldera, Foruzaingoak baieztatu duenez. Saioako mendi tontorretik gertu topatu dute —Saioa mendia Baztango mendi altuena da; 1.418 metro ditu—. 

Mendizalea atzo goizean goiz abiatu zen Hondarribitik Baztanera, eta 11:00etan abiatu zen mendian gora, Venta Quemadatik (Belate mendateko sarreretako bat da); ordutik, ez zuten haren berri izan. Nafarroako larrialdi zerbitzuek abisua jaso zuten 18:30ean, eta orduan hasi zituzten bilaketa lanak; ondoren, inguruko herrietako suhiltzaileak, basozainak, poliziak eta boluntarioak batu zitzaizkien. 20:22an mendizalearen autoa topatu zuten Venta Quemadan, eta, 23:35ean, haren mugikorra. 

Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutuan dago gorpua, eta han egingo diote autopsia. Foruzaingoa heriotzaren zergatia ikertzen ari da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.