Ezbeharra

Hilda aurkitu dute ostiralean Done Jakue bidean desagertu zen erromesa

Nafarroako suhiltzaileek aurkitu dute gorpua, leku malkartsu batean, Erron.

Nafarroako suhiltzaile bat, erromesa aurkitzeko erreskate lanetan. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Nafarroako suhiltzaile bat, erromesa aurkitzeko erreskate lanetan. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
jon ordonez garmendia
2024ko maiatzaren 21a
07:54
Entzun

Ostiralean Zubiri inguruan (Nafarroa) Done Jakue bidea egiten ari zela desagertu zen erromesa hilda aurkitu zuten atzo arratsaldean. 45 urte zituen, eta Ezparrondo sakanean aurkitu zuten Aurizko suhiltzaileek, leku malkartsu batean, Zubiritik iparraldera.

Erromesa Zubiri inguruan galdu zen. Jendarmeria Guardia Zibilarekin jarri zen harremanetan esateko gizona ez zela familiarekin harremanetan jarri, erreskate zerbitzuak eta haren bila aritu dira harrezkero. Atzo 17:30ean aurkitu zuten Nafarroako suhiltzaileek. Heriotza ikertzen ari dira orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.