Hilaren 13an protesta eginen dute Gimonen alde
BAIONA. Lorentxa Gimon euskal presoaren osasun egoera larria salatzeko, elkarretaratzera deitu du Bagoaz kolektiboak. Hilaren 13an eginen dute protesta, Baionako Suprefeturaren aitzinean. Otsailaren 20an haren aldeko manifestazioa antolatu dute Roazhonen (Bretainia), bestalde, eta hara joateko autobusak antolatu dituzte. Izena eman daiteke www.bagoaz.eus webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu