Hil egin da Uharten auto batek harrapatutako patinete gidaria

Larunbatean gertatu zen istripua. Zauri larriak zituen, buruan hartutako kolpearen ondorioz.

jakes goikoetxea
2024ko irailaren 3a
20:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iragan larunbatean, auto batek patinete batean zihoan 20 urteko mutil bat harrapatu zuen Uharten (Nafarroa). Gazteak zauri larriak izan zituen, buruan hartutako kolpearen ondorioz batez ere. Hil egin da gaur, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan. 

Istripua larunbateko 16:51 aldera gertatu zen, Uharteko bidegurutze batean. Foruzaingoak alkohol eta droga probak egin zizkion auto gidariari, eta emaitzak negatiboak izan ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.