Hil egin da Pauen artatzen ari ziren atharratzearra

Paueko (Okzitania) ospitalean artatzen ari ziren zuberotarra.Lapurditik kanpoko lehen kasua Ipar Euskal Herrian.

jarraia179056.jpg
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko martxoaren 19a
16:30
Entzun

Paueko opsitalean artatua zen 66 urteko gizona, Atharratzekoa (Zuberoa), hil egin da gauean. Koronabirusa zuela baieztatu zuten asteazkenean. Mauleko Herriko Etxeak baieztatu zuen gaixo zela, eta Paueko (Okzitania) ospitalean artatua zen. Pirinio Atlantikoetan 21 koronabirus kasu daudela baieztatu zuenatzo Paueko suprefeturak.

Ipar Euskal Herriko kasuen gorakadari aurre egiteko neurri bereziak hartzen hasi dira Lapurdin eta Baxenabarren. Hala, Donibane Lohizune eta Angeluko (Lapurdi) mediku sareak, Gurutze Gorriaren laguntzarekin, behin-behineko erietxeak ezarri ditu martxan herri horietako kirol geletan. Oraingoz ez dute paziente kutsatuei harrera egiteko asmorik. Mediku kabineteen eta larrialdi zerbitzuen saturazioari aurre egitea dute helburu, lehenik. Pazienteek ezingo dute medikuaren baimenik gabe joan behin-behineko erietxeetara, jende gehiegi bertaratzea eragotzi nahi dutelako bertako langileek. Osagarri gisa, Donapaleun (Baxenabarre) ere, birusa daukatenentzako ohe gehigarriak prestatzen hasi dira ospitaleko langileak.

Egoerak okerrera egingo balu, behin-behineko erietxeetan birusa daukaten pertsonak artatzen ahalko lituzkete; horretarako, kutsatuak ez direnek beste gela batean egon beharko lukete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.