Hil egin da Ledean larri zauritu zen motor gidaria

Furgoneta bat jo zuen tunel baten barruan. Aurten Nafarroan hildako hirugarren motozalea da.

jakes goikoetxea
2024ko azaroaren 6a
12:30
Entzun

Motor gidari bat larri zauritu zen ostiralean, Ledeako tunelean (Nafarroa) izandako istripu batean, A-21 autobian (Pirinioetako autobia): noranzko berean zihoan furgoneta bat jo zuen. Herenegun hil zen 52 urteko motor gidaria, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zainketa intentsiboetako unitatean, istripuak eragindako zaurien ondorioz.

Istripua 17:30 aldera gertatu zen, A-21 autobiako 44. kilometroaren parean, Ledeako tunelaren barruan. Motozaleak oso zauri larriak zituen, eta larrialdi zerbitzuek Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zuten. 

Aurten Nafarroan hildako hirugarren motor gidaria da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.