Hil egin da Getarian istripua izan duen motozalea

58 urte zituen. Istripua 10:15ean gertatu da, eta gizona ospitalera eraman dute, baina ezin izan dute salbatu.

9836380
N-634 errepidea Zumaia eta Getaria artean (Gipuzkoa), artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Paulo Ostolaza.
2024ko urtarrilaren 21a
18:15
Entzun

58 urteko gizon bat hil da gaur goizean Getarian (Gipuzkoa) izandako istripu batean. N-634 errepidean gertatu da ezbeharra, 10:15ean: txirrindulari talde bat aurreratzen ari zen auto batek parez pare jo du bestaldetik zetorren motor bat. Motozalea errepidean botata geratu da zauri larriekin, eta Donostiako Ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ordu batzuk geroago jakinarazi du ezin izan dutela haren bizia salbatu. Errepidea itxita egon da pare bat orduz, motozalea artatu eta bidea garbitu bitartean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.