Ostiral goizaldean borroka izan zen Donostian, udaletxearen eta Klub Nautikoaren inguruan, dantzaleku baten atarian: oso larri zuritu zuten 17 urteko mutiko bat, kolpeka. Koman egon da Donostiako ospitalean ordutik, eta hil egin da.
Erasoaren harira, Ertzaintzak zazpi gazte atxilotu zituen —18-25 urte dituzte—, eta larunbat arratsaldean eraman zituzten epailearenera. Atxiloaldia luzatzeko agindu zuen hark. Ostiralean 05:00etan atzeman zituzten, eta 72 ordu eduki ditzakete atxilotuta. Froga batzuk aztertzen ari dira, eta gaur ere ez dituzte epaitegira eramango. Bihar goizean pasatuko dira, beraz.
Donostiako Udalak erasoa gaitzetsi du, eta biktimari elkartasuna adierazi dio. Erasoa "onartezina" izan dela adierazi du ohar baten bidez. Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztien arabera, "zentzugabeak" dira gisa horretako borrokak.