Hil egin da ostiralean Burlatan auto batek harrapatu zuen 88 urteko emakumea

Zebra bide bat gurutzatzen ari zela harrapatu zuten.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalea. IÑIGO URIZ / FOKU
Nafarroako Unibertsitate Ospitalea. IÑIGO URIZ / FOKU
Estibaliz Navarro Argaz
2025eko otsailaren 13a
14:00
Entzun

Burlatako (Nafarroa) 88 urteko emakume bat larri zauritu zen ostiralean, ibilgailu batek harrapatuta. Emakumea ez ezik, 45 urteko gizon bat ere harrapatu zuten, Burlatako zebra bide bat gurutzatzen ari zirela. Kolpearen eraginez, emakumeak hausturak zituen buruan eta gorputzean, eta atzo hil zen, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean.

Ezbeharra 21:04an gertatu zen, hilerrirako bidean, inguru hartako beilatokiaren parean. Gizona ere zauritu egin zen: eskumuturra hautsi, eta bi hortz galdu zituen. Bi anbulantzia eta Burlatako eta Atarrabiako udaltzainak bertaratu ziren, eta ospitalera eraman zituzten bi zaurituak.

Foruzaingoak alkohol eta droga probak egin zizkion gidariari. Bi proben emaitzak negatiboak izan ziren. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.