EITB.eus-ek jakinarazi duenez, hil egin da atzo Bilbon, gurasoak sastakatu ostean, bere burua balkoitik bota zuen gizona. Ospitalean larri zegoen zaurituta, bere buruaz beste egiten saiatu ostean. Gurasoek larri daude oraindik ospitalean.
San Adrian auzoan gertatu zen. Atzo arratsaldean gizon batek gurasoak sastakatu zituen, eta bere burua leihotik behera botatzekoa mehatxua egin zuen, El Correo egunkariaren arabera. Gurasoak ospitalera eraman zituzten. Ertzainak eta osasun zerbitzuak gizonaren etxea inguratu zuten, eta udaltzainek inguruko kaleak moztu zituzten. Suhiltzaileek puzgarri bat jarri zuten leihoaren azpian, gizonak salto eginez gero hara erortzeko. Gizonak jauzi egin zuen, eta ospitalera eraman zuten.
Egunkari horrek zehaztu zuenez, gizon horixe zen atzo goizean autoarekin Loiuko aireportuko aparkalekuko laugarren solairutik erori zena. Istripua izan eta gero, autotik atera eta joan egin zen.