Hiesaren prebentzioaren inguruko jardunaldia egingo dute Oiartzunen

Erredakzioa
2013ko uztailaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Harri Beltza elkarteak antolatuta, hiesaren prebentzioari buruzko kultur jardunaldia egingo dute bihar Oiartzunen (Gipuzkoa). Joseba Errekalde elkarteko presidenteak iragarri duenez, «musika eta elkartasuna» uztartuko dituzte. Kirkit Ensamble taldeak kontzertua emango du bihar San Estebango elizan, 19:30ean. Errekaldek azaldu du «lan berezia» egin behar dutela gizonen arteko harremanak dituztenekin, urtero hiesaz kutsatzen direnen erdiak direlako.

Sidalava elkarteak, berriz, adierazi du Arabako gazte askok arriskuko harreman sexualak edukitzen dituztela, nahiz eta hiesaren inguruko informazio asko izan. Ikastetxeetako sexu tailerrak ongi baloratu dituzte ia gazte guztiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.