Hidrokarburoen presentzia ikertzeko asmoa berretsi du Eusko Jaurlaritzak. Landare, Lore eta Sustraia izeneko ikerketa baimenak eman dizkie Shesa elkarte publikoari eta Petrichor Euskadiri, Heyco Energy enpresaren ardurapean. Baimen horiek 1.306 kilometro koadroko zabalera dute orotara, eta Bizkaian eta Gipuzkoan daude, nagusiki. Arabaren zati bat ere hartzen dute: Aramaioko ekialdeko erdia. Eremu guztia Eusko Jaurlaritzaren administraziopean egonda, haren eskumena da baimena aitortzea.
EAEko aldizkari ofizialak baimen horiek argitaratu zituen aurreko astean, urriaren 9an. Zazpi urte igaro dira aipatutako bi enpresek Landare, Lore eta Sustraia baimenak eskatu zituztenetik. 2011ko uztailean aurkeztu zituzten. Shesak eta Petrichor Euskadi enpresek beste baimen bat eskatu zuten, Lurra, 124 kilometro koadrokoa; aurtengo maiatzaren 24an uko egin zioten, idatzi baten bitartez. Baimen horiek eskatu zituztenean, Eusko Jaurlaritzaren asmoa haustura hidraulikoa baliatzea zen. Ordea, 2016an Arantxa Tapia sailburuak jakinarazi zuen gasaren presentzia ikertzeko fracking delako teknikari uko egingo ziola. Gasteiztik gertu zulatu nahi duten Armentia-1 zundaketan, jatorrian, haustura hidraulikoa baliatu behar zuten, eta gaur egun beste teknika batzuk aztertzen ari da Shesa elkarte publikoa.
Dekretuan oinarrizko «neurri prebentiboak eta zuzentzaileak» jaso dituzte: laginak hartzeko, zundaketak egiteko, ingurua zaintzeko, kalteak lehengoratzeko... Halaber, baimenak iraun bitartean egin beharko dituzten inbertsioak xehatu dituzte. Sei urterako baimena izango da, eta epe horretan, orotara, Shesak eta Petrichor Euskadik 4,2 milioi euro baino gehiago bideratu beharko dituzte gutxienez.
Gasteizen, galdeketa eske
Berriztu elkarteak iragarri du herri galdeketa bat eskatuko duela Gasteizko udalbatzan, argitu ahal izateko Armentia-1 zundaketaren etorkizuna. Berriztuk argudiatu du, Eusko Jaurlaritzak esaten duena esaten duela ezin dela gasa erauzi fracking-aren moduko teknikarekin ez bada
Hidrokarburoak bilatzeko baimen gehiago onartu ditu Jaurlaritzak
1.300 kilometro koadro hartzen dituzte baimenek, Bizkaian eta Gipuzkoan. Shesa enpresa publikoa da baimenaren operadorea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu