Hezkuntzan software librea hedatzea adostu du EH Bilduk EAJrekin eta PSE-EErekin

Iradi plataformaren aldeko apustua egitea galdegin dute Eusko Legebiltzarrean.

Lore Martinez, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Lore Martinez, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2025eko martxoaren 13a
14:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Googlek, Microsoftek eta enparauek lekua hartu dute hezkuntza sistemetan ere, eta, horri aurre egiteko, EH Bilduren ekimenez, Eusko Legebiltzarrak «digitalizazio etikoaren eta arduratsuaren aldeko apustua» egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Galde zehatza egin diote: «Software librean oinarritutako Iradi hezkuntza plataforma modu progresiboan hedatzea».

EH Bilduri kezkagarria iruditzen zaio egungo egoera. Lore Martinez legebiltzarkidearen esanetan, Hezkuntza Sailak eta Googlek 2022an sinatu zuten hitzarmenak Hezkuntza Legea ez ezik, datu pertsonalak babesteko legeak ere urratzen ditu: «Googlek urte hauetan jaso dituen hezkuntza komunitatearen datu horiekin guztiekin euskal herritarren belaunaldi oso baten soslai osoa du, Hezkuntza Sailak baino gehiago daki hiru herrialde hauetako etorkizuneko herritarrez». Eta ohartarazi dute datu horiek eskura izateak arriskuak dituela: «Datuak izanda, bideragarria da pertsonen jokaerak manipulatzea».

Horiek horrela, EH Bilduk uste du «burujabetza teknologikoa»  sekula baino beharrezkoagoa dela: «Horregatik da hain garrantzitsua software librean oinarritutako hezkuntza plataforma bat izatea eta, hortaz, Iradi plataformaren aldeko apustu sendoa egitea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.