Hezkuntza politika «ausarta» eskatu dute antolatzaileek

2022ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mahai inguruaren ondorio nagusiarekin bat etorri ziren atzoko jardunaldien antolatzaileak: «lege zehatzago bat» galdegin zuten Zubiak Eraikiz eta Save the Children erakundeek ere. Segregazioaren aurkako neurrien «anbiguotasunarekin» kezkatuta agertu ziren, saioaren amaieran irakurritako agiri batean, eta gogora ekarri zuten segregazio arazo «tamalgarria» dagoela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: «Ez da errespetatzen ari aukera berdintasunean oinarritutako hezkuntza jasotzeko eskubidea».

Bi erakundeek aitortu zuten hezkuntza itunak piztutako itxaropena lausotu egin duela aurreproiektuaren testuak. Horri erantzuteko, «immobilismotik konponbideetara» igarotzea galdegin zuten, eta «hezkuntza politika ausarta, anbiziotsua eta eraginkorra» egiteko eskatu zieten alderdi politikoei: «Lege berriak akordioa instituzionalizatzea ekarri behar du».

Hala, hainbat proposamen ere egin zituzten behin betiko testuari begira. Besteak beste, zehaztasun gehiago eskatu zuten segregazioaren aurkako mekanismoak jorratzean, itunpeko ikastetxeen eskakizunez aritzean, eskola publikoaren aldeko estrategia garatzean, eta doakotasuna betetzen dela egiaztatzeko irizpideak zehaztean; eskolaratzeko tokiko bulegoak testuan txertatzea ere galdegin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.