Hezkuntza Plazara-k uste du hezkuntza ituna jauzi kualitatiboa dela

Erredakzioa
2022ko apirilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hezkuntza Plazara dinamikak Euskal Herrirako hezkuntza sistema bakarra eta burujabea du helburu. Ildo horretan, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean lortutako itunak burujabetza ez izatearen mugak agerian utzi baditu ere, aurrerapausoak aitortu dizkio itunari. Uste du aurrerapauso kualitatiboa jasotzen duela itunak, besteak beste, euskalduntzea, aukera berdintasuna, inklusioa eta doakotasuna legez bermatu beharko direlako. «Gure iritziz, eskubide hau ikasleari dagokio, familia eta gizartearen premiaren gainetik», azaldu dutenez.

Azpimarratu dute segregazioaren aurkako Herri Akordioa egiteko beharra jasotzen duela itunak. Oreka hori ziurtatzeko tresna udal bulegoak edo matrikula bulegoak izango lirateke, besteak beste. Inklusioa bermatzeko, berriz, herri akordioaren gaia aztertu eta ekarpenak egingo dituztela zehaztu dute.

Euskalduntzeari dagokionez, euskara ardatz duen eredu orokortu bakarrerako pausoa emango dela ulertzen dute, helburu gisa B2 maila jarrita. Alde horretatik, «Madrilen eta tribunalen debekuaren aurrean, ezinbestekoa da herritarrok bultza egitea, eta, politikarien artean tentsioa eragin duen puntu honetan, euskaraz merezi duen lekua izatea lortu behar dugu». Berretsi du eskolak bakarrik ezin duela euskaldundu, eta administrazioak eta gizarte eragileek diskurtsoak indartzera deitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.