EAE-ko Hezkuntza ituna

Hezkuntza Plazara-k uste du Eusko Legebiltzarreko ituna jauzi kualitatiboa dela

Hezkuntza Plazara ekimenaren agerraldia. OSKAR MATXIN EDESA, FOKU
2022ko apirilaren 5a
16:50
Entzun

Hezkuntza Plazara dinamikak Euskal Herrirako hezkuntza sistema bakarra eta burujabea du helburu. Bide horretan, nahiz eta iruditzen zaion Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean lortutako itunak agerian utzi dituela burujabetza ez izatearen mugak, aurrerapausoak aitortu dizkio itunari. Uste du aurrerapauso kualitatiboa jasotzen duela itunak, besteak beste euskalduntzea, aukera berdintasuna, inklusioa eta doakotasuna legez bermatu beharko direlako. «Gure iritziz, eskubide hau ikasleari dagokio, familiaren eta gizartearen premiaren gainetik», azaldu dutenez.

Azpimarratu dute segregazioaren aurkako herri akordioa egiteko beharra jasotzen duela itunak. Oreka hori ziurtatzeko tresna udal bulegoak edo matrikula bulegoak izango lirateke, besteak beste. Zehaztu dute inklusioa bermatzeko herri akordioaren gaiari erreparatuko diotela eta ekarpenak egingo dituztela.

Euskalduntzeari dagokionez, ulertu dute euskara ardatz duen eredu orokortu bakarrerako pausoa emango dela, helburu gisa B2 maila jarrita. Bide horretan, «Madrilen eta tribunalen debekuaren aurrean, ezinbestekoa da herritarrok bultza egitea, eta politikarien artean tentsioa eragin duen puntu horretan euskarak merezi duen lekua izatea lortu behar dugu». Berretsi du eskolak bakarrik ezin duela euskaldundu, eta administrazioak eta gizarte eragileak diskurtsoak indartzera deitu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.