Hezkuntza Legearen aurreproiektua ez du gustuko Ikamak
Ikama ikasle taldeak agerraldia egin zuen atzo Hezkuntza Legearen aurreproiektuaz iritzia emateko. «Errotiko aldaketak» galdegin dituzte: besteak beste, nahi dute Euskararen Legearen «ardatza» izatea, Nafarroarekin eta Ipar Euskal Herriarekin harremana zehaztea, segregazioa deuseztatzea, «euskal eskola publikoa indartzea». Babesa adierazi diete sindikatuek sare publikoan deitutako grebei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu