Duela zortzi urte, 2013an, Eusko Jaurlaritzak eta hezkuntzako hainbat eragilek Heziberri 2020 egitasmoa onartu zuten, hezkuntza lege bat lortzea azken helburutzat jarrita. 2021ean, oraindik ez dute egin hezkuntza legerik, baina alderdi politikoek eta hezkuntza erakundeek prozesu bat abiatu dute, akordio bat lortu eta horretan oinarrituko den legea lantzeko. EH Bildu izan da lehenengoa proposamen bat taxutzen eta plazaratzen.
Heziberri 2020 plana
Hiru urrats. Euskal curriculuma garatzeko eta hezkuntza lege berri bat lortzeko bidean, hiru urrats planteatu zituen: eredu pedagogikoaren inguruan eztabaidatzea, curriculum dekretuak zehaztea eta hezkuntza legea egitea.
Hezkuntza hitzarmena
Lehentasuna. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek legealdiko lehentasun gisa hartu du hezkuntza hitzarmen bat lortzea, hezkuntza legeari bide emateko.
Prozesua martxan. Eusko Ikaskuntzak ezarriko ditu gogoetarako guneak, Bildarratzen hitzetan. Urriaren 22rako kongresu bat antolatuko du Jaurlaritzak Eusko ikaskuntzarekin batera, teknikariek, profesionalek eta irakasleek hausnartzeko.
Urkulluren iragarpena. Berez, hezkuntza legea 2023an onartzea aurreikusia zuten. Eusko Legebiltzarraren joan den asteko osoko bilkuran, ordea, urtebete aurreratu zuen epea Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk: datorren urtean onartu nahi du.
EH Bilduren proposamena
Titulartasuna. Ikastetxeek izaera juridiko publikoa edo pribatua izan ahalko dute, baina denek lankidetzarako hitzarmen berdina sinatu beharko dute Eusko Jaurlaritzarekin. Behin hori sinatuta, eskubide eta betebehar berak izango dituzte.
Finantzaketa. Hitzarmena sinatu duten guztiek «%100eko finantzaketa» izango dute; besteek, batere ez.
Euskara. A, B eta D ereduen ordez, murgiltze eta mantentze eredua izango da sistema bakarra.
Segregazioa. Ikastetxeetan, «erabat irekia, justua eta gardena» izan beharko da ikasleen onarpena.
HEZKUNTZA LEGEA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu