SOSLAIA. Maria Eugenia Iparragirre

Hezkuntza eta politika uztartzen

BERRIA.
Irati Urdalleta Lete.
2022ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kristau Eskolak zuzendari nagusi berria du: Maria Eugenia Iparragirrek (Irun, Gipuzkoa, 1968) hartuko du Mikel Ormazabalen lekua. Politikan ibilia da Iparragirre: Irungo EAJren zinegotzia izan zen, baita Espainiako Senatuan EAJren senataria ere. Irungo alarde baztertzailearen alde aritu izan da.

Politikan ez ezik, hezkuntzan ere lan egindakoa da. Esperientzia du irakasle lanetan, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko aholkularia izandakoa ere bada. Ikasketak ere zentro erlijiosoetan egin ditu, El Pilar Compañia de Marian, Donostiako Elizbarrutiko Irakasle Eskolan eta Deustuko Unibertsitatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.