Herritarren parte-hartzea nola berma daitekeen azalduko dute

Brasilgo Belem hiriko alkate ohiak dio demokrazia ez dela bakarrik bozkatzea

gurutze izagirre intxauspe
DONOSTIA
2005eko urriaren 6a
00:00
Entzun
Herritarren parte-hartzea sustatzea izan du helburu Nazio Eztabaidaguneak sortu zenetik, eta ekarpen horiek aintzat hartuta egin du orain arteko bidea. Herritarren parte-hartzea nola gauzatu zuten erakustera etorri da Brasilgo Belem hiriko alkate ohia, Edmilson Rodrigues.

Rodrigues Belemgo alkate izan zen zortzi urtez. Milioi bat hirurehun mila biztanle ditu Belemek. Brasilgo demokrazia mugatua dela iritzi zion Rodriguesek eta, horregatik, Estatutik kanpoko prozesu bat eraiki zuten. Eremu publikoko gune bat sortu zuten. Gune hori herritarren parte-hartzean oinarrituta zegoen. «Demokrazia ezin da lau urtean behin botoa ematera mugatu», iritzi dio Rodriguesek. Horregatik, Belemgo alkate zela, Hiriaren Kongresua izeneko erakundea sortu zuten. Gune iraunkorra zen, eta bertan herritarrek herriaren beharrei buruz eztabaidatzen zuten, «diru publikoa non inbertitu erabakitzeko lehentasunak zein ziren erabakitzen zen». Sistema hori nola osatu zuten, zein emaitza eman zituen eta zein zailtasun izan zituen luze eta zabal esplikatuko du hitzen eta irudien bitartez etzi, Rodriguesek, Zarauzko Salbatore Mitxelenan, 18:30etik aurrera. Bestalde, Luciano Brunetek Porto Alegreko «demokrazia parte-hartzailea» nola egituratuzuten azalduko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.