Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar gehienak sexu eta genero aniztasunaren eta LGTBI kolektiboaren «bereizkeriarik ezaren aldekoak» dira. Hori da Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu eta genero aniztasunarekiko pertzepzioak eta jarrerak txostenean atera dituzten ondorioetako bat. Gizartearen jarrera oro har «zabala, tolerantea eta inklusiboa» izan arren, datuek erakutsi dute LGTBI kolektiboko kideek diskriminazioa eta erasoak jasaten dituztela egunerokoan: herritarren %13,5 eraso fisikoen lekuko izan dira; erdiek baino gehiagok entzun dituzte komentario, broma edo zurrumurru negatibo edota iraingarriak; eta %42,5ek entzun dituzte isekak. Guztiak sexu orientazioan edo identitatean oinarrituta.
Horrez gain, ondorioztatu dute lan arloan ere nolabaiteko «paradoxa» gertatzen dela: lan eremuan LGTBI pertsonekin aritzea oso onartuta dago, baina eremu horretan antzematen dute kolektiboaren aurkako bereizkeriarik «handiena». Izan ere, %48,6k uste dute LGTBI direnek zailtasun «erantsiak» dituztela lanpostua bilatzeko.
Herritarren %13 eraso fisikoen lekuko izan dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu