Irudia. Donostia

'Herriko tabernen' alde, abuztuaren 8an

2015eko uztailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Abuztuaren 8rako herriko tabernen aurkako auzia salatzeko mobilizaziora deitu dute Donostian —17:30ean, Gipuzkoa plazatik—. Kulturari eta politikari aterik ez itxi, herriko tabernak libre eta zabalik izango da leloa. Auziaren aurkako adierazpen bat plazaratu dute, eta 800 eragilek baino gehiagok egin dute bat; EH Bilduk, LABek eta ELAk, besteak beste. Donostiako Udalak adierazpen instituzionala egin dezan mozioa aurkeztu dutela jakinarazi dute Kattalin Miner mugimendu feministako kideak eta Agus Rodriguez 35/02 sumarioan zigortutako herritar taldeko ordezkariak. Gogoratu dute duela hamahiru urte baino gehiago hasi zela auzia, eta salatu Euskal Herriko 101 lokal konfiskatzeaz gain «jardun politikoa egiteagatik» epaitu dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.