BAIONA. Uda Leku elkarteak 40 urte beteko ditu aurten, eta egitura egoera prekarioan dela salatu dute langileek prentsaurreko batean. Esplikatu dute haurrak errefusatzera eta jarduera murriztera behartuak direla baliabide faltagatik. Herriko etxeei dei egin diete, dagokien diru ekarpena egin dezaten hartzen duten haur bakoitzeko.
2022an, Ipar Euskal Herriko 64 herritako haurrei egin die harrera Uda Lekuk, baina herri horietako hamalauk baizik ez diote diru laguntza eman. Galera 200.000 eurokoa dela esplikatu dute. EEPk ematen dienarekin konpentsatzen dute.
Murgiltze ereduan ari den aisialdigune bakarra direla azpimarratu du Xabi Ibarburu zuzendariak. «Ezinbestekoak gara». Eskaintzen duten zerbitzua «errespetatzeko eta aitortzeko» eskatu du, eta egitura publikoek jasotzen dituzten baliabide berak emateko. Apirilaren 22rako euskalgintzak Baionan antolatu duen manifestazioan parte hartzera deitu dute.
Herriko etxeen laguntza eskasa deitoratu du Uda Lekuk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu