Plaza Hutsa bete zuten 350 lagunek baino gehiagok, atzo, Burlatan (Nafarroa). Hiru urteko etenaldiaren ostean egin zuen Sortuk Plaza Hutsa herrigintzaren topalekua. «Herrigintza aro berri bat hauspotzeko konpromisoa hartu genuen duela urtebeteV. kongresuan, eta horri ekiteko abiapuntua marraztu dugu», adierazi zuen atzo alderdi independentistak ohar baten bidez. Estrategia independentistaren eta herrigintzaren arteko loturetan sakondu zuten Plaza Hutsean, Sortuk nabarmendu zuenez.
«Euskal Herrian ehun sozial eta parte hartze politiko izugarria dago. Uste dugu herri honetan dugun altxor handienetako bat dela hori, eta horretan sakonduko dugu, Euskal Herriak merezi duen nazio bulkada komunitario erraldoi hori martxan jarri ahal izateko eta egungo erronkei erantzun ahal izateko», adierazi zuen, atzo, Lur Albizu Etxetxipia Nafarroako Sortuko koordinatzaileak.
Euskal Herriko hainbat herritako denetariko egitasmoetan jarduten duten pertsonak elkartu ziren Burlatan, eta sei tailer egin zituzten «Euskal Herriaren eraikuntzan estrategikoak diren eremuetako egoerak, aukerak eta erronkak» aztertzeko.
Hezkuntzari buruzko tailerrean, Finlandiako eta Reggio nell'Emiliako (Italia) hezkuntza sistemak aztertu zituzten. Migrazioari buruzkoan, berriz, haren eta «euskal nazio egitasmoaren» arteko harremanaz aritu ziren. «Migrazioen aurrean ezker abertzalearen posizio historikoa aztertu eta gaurko errealitateari atxikiz, gure estrategia eguneratu eta zehazteko lehen urratsa egin dugu», nabarmendu zuen Sortuk.
Tailer feministan zaintza eskubidea unibertsalizatzeaz hausnartu zuten, eta pobreziaren eta bazterketa sozialaren inguruko tailerrean horri aurre egiteko «ezinbestekoak» diren politika publikoez jardun zuten. Klima larrialdiari ere heldu zioten, «Euskal Herriko begiradatik». Euskarari buruz egin zuten hausnarketan, «auzi linguistikoa politizatzearen eta problematizatzearen garrantzia» ondorioztatu zuten Burlatan bildutakoek.
Plaza Hutsean «ereindakoa» jarraipena izatekoa da. Sei alor horien inguruko sareak martxan jartzeko asmoa adierazi zuen Sortuk, «ezker abertzaleko ehunka herrigile iraunkorki saretu eta dagoeneko herrigintzan egiten ari garen lana biderkatzeko asmoz».
«Herrigintza aro berri bat pizteko oinarria» jarri du Sortuk Burlatan
Plaza Hutsa bete dute 350 lagunek baino gehiagok, herrigintzaren eta estrategia independentistaren arteko lotura sakontzeko helburuarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu