Irudia. Baiona

Herribiltzak hainbat plaka kendu ditu

HERRIBILTZA.
2023ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Herribiltza mugimenduak Unescoren izendapen plakak kendu ditu hainbat eraikinetatik, eta aldarrikatu du euskara dela Euskal Herrian babestu beharreko ondare kultural garrantzitsuena. Zehazki, Ospitalepeko eliza (Zuberoa), Donibane Garaziko Jondoni Jakobe atea, Baionako katedrala eta Portugaleteko Bizkaia zubia (Bizkaia) izan dituzte jomugan. «Frantziako eta Espainiako estatuetako agintariek Unescoren helburuen aurka egiten dute: euskarari eraso egiten diote, eta euskara hiltzen ari dira», salatu dute agiri batean. «Zentzugabetzat» jo dute bi estatuek eraikin horiek munduko ondare kulturalaren zerrendan sartu izana, aldi berean «euskara desagertzeko bidean ezartzen» segitzen baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.