Festak hartu du Lizartza, eta herriko zazpi guneetan zabaldu dute: lehen gunea eskola da; bigarrena, plaza; hirugarrena, udaletxea; laugarrena, Plazasoro; bosgarrena, frontoia; seigarrena, Zimitorioa; eta, azkena, berriz, Irabarreneko zelaia.
Harrera ekitaldiarekin eman diote hasiera festari, 10:00etan, eta bertaratu direnek ekintza ugariz gozatu ahal izan dute goiz guztian. Zirku tailerra izan da plazan, jolasak eta eskulanak Plazasoron, Jon Jokai jolasak Zimitorioan, eta puzgarriak Irabarreneko zelaian. Bazkalaurretik, gainera, Isk&Bila txarangaz gozatzeko aukera ere izan da herrian zehar. Festarekin bat egin dutenak frontoian elkartu dira bazkarirako, eta horren ostean, bingo musikatua egingo dute.
(jarraitu irakurtzen, 'Tolosaldeko Ataria'-n)