«Konstituzioak aitortu eta errespetatu egiten ditu foru lurraldeen eskubide historikoak (...), baina ulertzen dugu aitortza hori forma hutsean geratu dela, platonismo hutsean. Itunaren bide tradizionala alde batera utzita, estatuaren botere absolutuaren aldebakarreko ekintzatik eratortzen den kontzesioari lotuta dagoen estatutu baten mende geratzen dira eskubide historikoak».
Espainiako Kongresuan, Espainiako Konstituzioarekiko botoa azaltzeko saioan (1978-10-31)
«Presoekin gertatzen dena krudelkeria da (...). Gu Aznar sartu zenetik ari gara presoak hurbil ditzan eskatzen. Ezin daitezke 600 preso kartzelan eduki araudi erabat gogorraz».
ETAk su-etena iragarri ostean Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean (1998-9-26)
«Tortura kontuak batzuetan gezurra izaten dira. Egia da batzuetan kontsignak dauzkatela. Baina Martxelo Otamendiri entzunda, edo Txema Auzmendiri entzunda... Adineko jendea dira, zuhurra. Badakit ez dutela gezurrik esaten».
Euskal kulturgintzaren aurkako polizia operazioaz (2003-10-17)
«Letonia eta Estonia gu baino pobreagoak dira, eta biztanle gutxiago dituzte, eta, hala ere, Europan daude. Gu, ordea, historiaren txantxa baten ondorioz, kapritxosoa den eta Espainia batuaren ideia sendoa duen gobernu baten mende egongo gara. Estatu baten maizter gisa gaude Europan».
ETB2ko El Punto saioan (2004-5-25)
«Ez dut nire bizitza politiko guztian hainbesteko betetasunik, hainbesteko poztasunik eduki. Nire teoria zen batzuk espaloi batean eta besteak bestean gindoazela, elkarren artean kalean zerbait egin genezakeela. Denbora behar zuen prozesu horrek. Baina hori dena puskatu zen, batez ere ETAk bere kontura su-etena eten zuenean. Nik ETAri ez diot barkatuko behin ere guri gezurra esan izana. Gezurra esan zigun».
Lizarra-Garaziri buruz, BERRIAn(2005-5-16)
«[Josu Jon] Imazena ez zen alderdiaren berrikuntza, batzuek esan duten bezala, errendizioa baizik. EAJren estatutuetan jartzen du [Euskal Herriaren] independentzia lortzeko saioa egin behar dela, eta Imazek... Ikusi besterikez dago zer txalo jo dizkiotenPSOEk-eta».
Herri Irratiko tertulian (2007-9-21)
«Defenditzeko moduko eta maila handian bizitzeko boterea eta baliabideak ditugu. Orain ez genuke eskumen gehiago lortzeko borrokan segitu behar. Autodeterminazioa behar da, herri bezala politikoki hitz egiteko. Estatua izateko. Hori da alderdi honen azken helburua, horretarako sortu zen».
Errenterian eginiko hitzaldi batean (2009-6-12)
«Herri hau herri gisa indartu behar da. Ez dezala euskal kutsua gal: euskara indartu, geure ikuskerari eutsi. Herriak indarra badauka, hori etorriko da».
Elkarrizketa BERRIAn (2017-8-3)
«Sozialistekin gobernua osatzea gauza bat da, eta haiek hori erabiliko dute galga gisa. Baina guk alderdi moduan ezin dugu utzi gobernazioaren interesak bakarrik mugitzea herri hau. Gerora begira, nahi eta nahi ez, hartu-eman bereziak eduki behar ditugu Bildurekin, baina gauzak argi esanda».
'Xabier Arzalluz. Historia política de Euskadi' dokumentalean (2018)
Xabier Arzalluzen heriotza. Ibilbidea
«Herri hau herri gisa indartu behar da. Ez dezala euskal kutsua gal»
EAJko buruzagitzan eta ordezkaritza postuetan ibilbide luzea eginik, Xabier Arzalluzek hamaika plazatan zabaldu ditu bere pentsamendu politikoak: unean uneko egoerari lotutakoak nahiz arnasa luzeagokoak. Segidan jasotakoak dira horietako batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu