Narciso Arrillaga. Zubietako alkatea

«Herri Batzar gisa, ez digute ezer ere esan ez kartzelaz eta ez beste gaiez»

2018ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Narciso Arrillaga Zubietako alkatea da (Donostia-Usurbil). Zubieta administratiboki bi udalerriren artean erdibitua egon arren, erakunde propioa du; Usurbil zein Donostiako lurretan bizi diren zubietarren ordezkariz osaturiko Herri Batzarra. Bertako alkatea da Narciso Arrillaga, eta adierazi du ez dutela inoiz informaziorik jaso Zubietan egitekoak diren kartzelari buruz.

Donostiako Udala inoiz jarri al da zuekin harremanetan?

Herri Batzar gisa ez digute ezer ere esan ez kartzelaren gaiaz eta ez beste gaiez. Teorikoki, buletinean publikatuta dago derrigortuta daudela Zubietan egingo diren obrak edo aldaketak guri komunikatzeko eta gure iritzia jasotzeko, baina ez dute betetzen. Kontua da, gauzak egin eta gero iristen zaigula informazioa prentsaren bidez, eta horrek beldurra sortzen du; ez dakizu zer egiten ari diren, zer egingo duten, eta, azkenik, zertan bukatuko den ere. Alkate gisa agintaldian daramadan denboran, eginahalak eta bi egin ditut Donostiako Udalarekin harremanetan jartzeko, baina alferrik.

Inguruan bizi den jende kopuruak garrantzia al du horrelako azpiegitura bat aurrera eramateko orduan?

Bai. Ez da gauza bera jende gutxi edo asko egotea inguruan, baina zubietarren iritzia kontuan hartzeko eskatzen dugu.

Zein da obrek dakartzaten arazoetako bat?

Mendiko bideak ixtea. Badaude baserritarrak bide horiek lanerako erabiltzen dituztenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.