aht

Hernialde, Tolosa eta Anoetako alkateak: "Nork dio etorkizunean besterik agertuko ez denik?"

Hernialden AHTko obretan agertutako zuloaren harira, udalekin, lurjabeekin eta kaltetuekin izandako "errespetu falta" salatu dute, ez dietelako "gutxieneko informaziorik" eman.

Tolosa, Hernialde eta Anoetako alkateen agerraldia. TOLOSAKO UDALA
2014ko urriaren 24a
11:51
Entzun

Ibai Iriarte Tolosako alkateak, Igaro Balda Hernialdekoak eta Pedro Maria Estanga Anoetakoak "kezka" agertu dute AHTko obretan gertatutakoarekin. Haien arabera, Hernialden agertutako zuloak "soro batean" izan du eragina, baina "noiznahi baserri bat irents dezakeela" uste dute. "Nork dio etorkizunean besterik agertuko ez denik?". Hiru alkateek agerraldia egin dute.

Jakinarazi dute atzo izan zutela zuloaren berri. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak, Adifek eta ETSk izandako jarrera salatu dute, informazioa ez emateagatik. Diotenez, obrek "ez dute zentzurik", hiru arrazoirengatik: "izugarrizko diru xahuketa delako, ingurumenarekiko eraso handia delako, eta ez dielako herritarren beharrei erantzuten".

Horregatik guztiagatik, "etorkizunagatik eta segurtasunagatik", AHTko obrak atzeratzea eskatu dute, gaiaren inguruan "sakon eztabaidatu eta gizartean benetako eztabaida bat izan bitartean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.