HERNANI. Jende aurrean aurkeztu dute Hernani 1961-2021 izeneko txostena, Hernanin (Gipuzkoa) denbora tarte horretan izandako eskubide urraketak biltzen dituena. Aranzadi elkarteak ondu du ikerketa, eta 707 biktima eta 1.046 kasu identifikatu ditu Javier Buces Cabello historialariak zuzendu duen taldeak.
Biteri kultur etxean egindako aurkezpenean ikerlariek, udal ordezkariek, biktimek eta haien senitartekoek parte hartu zuten. Bucesek gogorarazi zuen biktima guztiek dutela «egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea», eta nabarmendu zuen ikerketa horrekin Aranzadik ekarpena egin nahi izan duela egiarako eskubide hori gauzatzeko: «Egiarik gabe, biktima horiei izen-abizenak jarri gabe, ezinezkoa da justiziaren eta erreparazioaren beste bi printzipioak lortzea».
Ekitaldian, Hernaniko Bizikidetza Mahaian adostutako adierazpen instituzionala irakurri zuen Xabier Lertxundi alkateak. Udal talde guztiek osatzen dute Bizikidetza Mahaia, eta adierazpenaren arabera, desberdintasunak gorabehera denak bat datoz oinarrizko ideia batekin: «Iragana ezin dugu errepikatu. Eta ados gaude iragana ezagutzeak eta onartzeak aurrera egiteko balio behar digula. Edozein indarkeria motaren aurka. «Desberdintasunak ezin dira oztopo izan bizikidetzarako», esan zuen Lertxundik, eta desberdintasun horiek «aberasgarritzat» jo zituen.
Hernanin izandako eskubide urraketak bildu dituzte
'Hernani 1961-2021' izeneko txostena aurkeztu dute, eta hor 707 biktima eta 1.046 kasu identifikatu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu