Hernaniko alkatea salatu dute, herriko festetako euskal presoen aldeko manifestazio batengatik

Villacisneros Fundazioak jarri du salaketa Espainiako Fiskaltza Nagusian, herriko festen programan euskal presoen aldeko manifestazio bat jartzeagatik.

Euska presoen aldeko manifestazio bat, artxiboko irudian. JON URBE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko ekainaren 30a
12:41
Entzun

Villacisneros Fundazioak Hernaniko (Gipuzkoa) alkate Xabier Lertxundi salatu du Espainiako Fiskaltza Nagusian, herriko festetako programan euskal presoen aldeko manifestazio bat sartu dutelako. Ohar bidez azaldu dutenez, «ETAko presoen aldeko manifestazio aldarrikatzailea» sartu zuten hilaren 23rako, eta horregatik erabaki dute salaketa jartzea. Zehazki, manifestazio hori «bultzatzea eta babestea» egotzi diote.

Fundazioaren esanetan, horrelako manifestazioak ez dira onargarriak: «Onartezina da ETAko hiltzaileak kaleratzea jai giroan aldarrikatzea, baina are umiliagarriagoa da taldeak sei pertsona hil zituen herri batean egitea». Horrenbestez, azpimarratu duenez, ezin dira «doan atera»: «Administrazio publikoen eginbeharra da —beraz, baita alkateetan ere— terroristak goratzea, eta eurak kartzelatik ateratzea eskatzeko manifestazio bat dudarik gabe hala da. Hori egitea ezin da doan atera, eta horregatik Hernaniko alkateak merezi duen gaitzespen penala izatea espero dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.