18 urteko gazte bat tiroz zauritu dute Baionako erdigunean

Ostegunean gertatu zen, 22:00ak inguruan. Erasotzaileak motorrez zihoazen, eta hainbat aldiz tiro egin zioten kalean zegoen gazte talde bati.

Tiroketa izandako kalea, Baionan. BERRIA
Tiroketa izandako kalea, Baionan. BERRIA
Estibaliz Navarro Argaz
2025eko apirilaren 25a
13:27
Entzun 00:00:0000:00:00

Ostegun gauean 18 urteko gazte bat suzko armaz zauritu zuten Baionako erdigunean, Balichon auzoan izandako tiroketa batean. Sud Ouest hedabideak zabaldutako informazioaren arabera, eskuter batean zihoazen bi gizonek tiro egin zioten gazte talde bati Philippe-Veyrin kalean, BAB bulebarretik gertu.

Tiroketa 22:00ak inguruan izan zen. Erasotzaileek hainbat aldiz tiro egin zioten kalean zegoen gazte talde bati. Gazte batek tiro bat zuen gutxienez, eta Euskal Kostaldeko Ospitalera eraman zuten. Agintariek baieztatu dutenez, gaztearen bizia ez dago arriskuan.

Ikerketen arabera, baliteke bi gazte talde aurkariren gatazka baten ondorioa izatea tiroketa, baina ez dituzte baztertu beste hipotesi batzuk. Fiskalak baieztatu du ikerketa abiatu dutela hilketa saiakeragatik, Baionako Polizia Judizialaren Sailarteko Zerbitzuak gainbegiratuta.

Tiroketa hori ez da eskualdeko lehena, baina kezka sortu du hiriaren erdigunean gertatu delako. Orain arte, Baionako beste leku batzuetan gertatu izan dira halakoak, bereziki hiriaren iparraldean. Poliziak kasua ikertzen jarraitzen du, eta herritarren laguntza eskatu du egileak aurkitzeko. Erasoa gertatu eta berehala ihes egin baitzuten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.