HELEParen kontrakoekin «aspertua» da Batera

Hirigune elkargo bakarraren kontra helegitea jarri dutenak gidaritza batzordetik atera daitezen nahi du

2016ko irailaren 15a
00:00
Entzun
BAIONA. Hirigune elkargo bakarraren kontra administrazio auzitegira jo duten hautetsi batzuek berau sortzeko gidaritza batzordean parte hartzea salatu du Batera plataformak.

Bernard Cazeneuve Frantziako barne ministroak lehen helegitea baztertzea erabaki ondotik, administrazio epaitegira jo dute, eta Pirinio Atlantikoetako prefetaren erabakia auzitara eraman. Helegitearekin batera, administrazio auzitegiak erabaki bat hartu arte hirigune elkargoaren sortze prozesua gelditzeko eskaera ere egina dute HELEParen kontrako hautetsiek. Bateraren ustez, «onartezina» da hautetsi horiek batzordean parte hartzea.

Gidaritza batzordeko kideei sortu den egoerari «konponbide bat» eman diezaiotela eskatu die Baterak. Hala, gutun bana idatzi die Jean Rene Etxegarai gidaritza batzordeko presidenteari eta gaur egun diren hamar herri elkargoetako presidenteei. Halaber, heldu den asteartean Departamendu Kontseiluaren Baionako ordezkaritza aitzinean elkarretaratzera deitu dute, 17:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.