Hegoaldean sei pertsona ito dira ekainean itsasoan eta ibaietan
DONOSTIA. Sei pertsona itota hil dira ekainean Hego Euskal Herriko hondartzetan eta erreketan, Espainiako Salbamentu eta Sorospen Federazioaren txosten batean ageri denez. Francisco Cano Nogera Federazioko zuzendariak kezka agertu du, datuek erakusten dutelako kanpainak ez direla nahikoa halako heriotzak eragozteko. Eskoletan eta gizarte etxeetan prebentzio lana egiteko eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu