Hegoak taldeak droga berriei aurrea hartzeko neurriak eskatu ditu

Esan du «ezjakintasuna» dagoela substantziek sortzen dituzten ondorioei buruz. Arriskuak murrizteko estrategiak «funtsezkoak» direla adierazi du. Inplikazioa eskatu die instituzio eta eragileei

Iruñea
2016ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Droga berrien arrisku eta kalteakmurrizteko estrategiak «funtsezkoak» direla azaldu du Nafarroako Hegoak elkarteak. Horretarako, uste du drogen politika publikoak osasun publikoaren prebentzio planetan sartu beharko liratekeela. «Droga kontsumoarekin arazorik ez duten baina haren arriskuak murriztu nahi dituzten pertsonengana iritsiko ginateke horrela».

Uztailaren 5ean, Nafarroako Gobernuaren Osasun publikoaren Institutuak ohartarazi zuen osasunerako kaltegarriak diren substantzia psikoaktibo berriak agertu direla: U-47,700, Kannabinoide sintetikoa, Alfa-pp eta deskloroketamina. Guztiek Research Chemicals ingelesezko adiera dute; hots, oraindik ikertzen ari diren eta kontrolatu gabe dauden substantzia kimikoak dira. Horien zerrenda oso luzea da, etaefektuen arabera sailkatzen dituzte: lasaigarriak, pizgarriak, psikodelikoak, disoziatiboak eta kannabinoideak.

Hegoak elkarteak egindako analisietan, gobernuak ohartarazi deskloroketamina substantzia aurkitu dute. «Anfetaminaren adulteratzaile edo ordezko gisa erabiltzen ari dira», azaldu dute taldeko kideek. Bestelako substantziak ere topatu dituzte, PMMA, metoxetamina, tiletamina eta 2-CI, esaterako. «PMMAk —anfetamina— superman pilula ere esaten zaie. Substantzia horrek MDMAren —estasia— antzeko efektuak sortzen ditu, baina arriskuak ditu: dosi aktiboak eta dosi toxikoak hipertermia eta hiperaktibitatea sor dezakete».

Ezjakintasunari aurre

Droga berri horien ondorioak ezezagunak izateak kezkatzen du gehien Hegoak elkartea. Taldeko kideek azaldu dute eskura dagoela substantzia ezagunen kalteei buruzko informazioa, baina substantzia berriei buruz ezjakintasuna dagoela. «Ez dakigu epe luzera zer arrisku dakarten, eta horiek murriztea oso zaila izaten da». Ohartarazi dute espresuki bilatu gabe substantzia ezezagunak bereganatu ditzakeela kontsumitzaileak. «Horrek kezkatzen gaitu gehien». Hala ere, azaldu dute alarmarik sortu nahi ez dutela, «pertsonak aske direlako erabakiak hartzeko eta kontsumitzeko». Horretarako, baina, elkarteak uste du arriskuen berri izan behar dutela. Dena den, substantzia ilegalen kontsumitzaileak osasunarengatik arduratzen direla azpimarratu dute.

Arriskuen jakitun izateko, berriz, ezinbestekotzat jo dute koordinazioa egotea administrazioaren, gobernuz kanpoko erakundeen eta aisialdiko sektorearen artean. Gaineratu dute arriskuak murriztea «informazio objektiboa» eskaintzea baino gehiago dela, eta komunitate osoaren inplikazioa beharrezkoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.