Suhiltzaileek laguntza eman behar izan zieten, atzo goizaldean, Hazparneko (Lapurdi) etxebizitza batean suak harrapaturik gelditu ziren bi pertsonari. Sutearen ondorioz bietariko batek erredura larriak pairatu zituen, abantzu gorputz osoan. Osasun zerbitzuek Bordeleko (Gironda, Frantzia) erietxera eraman behar izan zuten, erredura larrien gunean sendatzeko. Bizilagunak erredurak ukan zituen bi eskuetan, baina haren bizia ez dago arriskuan.
Sutea osteguneko 02:30ean gertatu zen, Hazparneko Bordaxuri karrikako 5. zenbakian. Lehen ikerketen arabera, etxeko berogailu sistemak eztanda egin zuen eta berehala zabaldu ziren garraketxebizitzan barrena. Bertan bizi zen bikotea —80 urteko andre-gizonak— sugarren artean harrapaturik gelditu zen, eta suhiltzaileen laguntza behar izan zuten. Sorospen zerbitzuek Bordeleko erietxera eraman zuten larrien zegoena, eskualde mailan erredurentzako zerbitzurik aitzinatuena baitute bertako erietxean. Eztanda beheko solairuan gertatu zen, eta suntsiketa handia eragin zuen. Lehen solairuan zeuden bizilagunak ez ziren zauritu sutean.
Hazparneko etxebizitza batean izandako sutean bi lagun zauritu dira
Berogailuak eztanda egin du, sutea eraginez; bi zaurituetariko bat egoera larrian dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu