Politika

Hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko hizketan ari dira EAJ eta Hamaikabat

Hala baieztatu du Iñaki Galdos Hamaikabateko presidenteak. Batzar nagusia egin du gaur alderdi horrek Gasteizen, besteak beste, sortu zenetik igaro den lehen urtearen azterketa egiteko.

2010eko ekainaren 26a
18:48
Entzun
Datozen foru eta udal hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko asmoz hizketan ari dira EAJ eta Hamaikabat. Hain justu, beren borondatea bozetan jeltzaleekin parte hartzea dela azpimarratu du Iñaki Galdos Hamaikabateko presidenteak, eta bi alderdiek elkarrizketak abiatu dituztela baieztatu du. Nolanahi ere, elkarrizketa horiek ondo joan edo ez, eta hauteskundeetan izateko bide bat edo bestea hautatu, beren asmoa ahalik eta udal gehienetan presente egotea dela adierazi du.

Gasteizen eman ditu azalpen horiek Galdosek, Hamaikabaten batzar nagusiaren harira. Izan ere, urtebete da EAtik banatutako sektoreek alderdi hori sortu zutela, eta iragan den urte horretako jardunaren azterketa egin dute batzarrean.

EAk ezker abertzalearekin egin duen itunaz ere mintzatu da Galdos, eta EA ezker abertzalearen jarreretara lerratu dela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.