BAIONA. Ekologia eta justizia oinarri dituen hautagaitza berri bat aurkeztu dute 2020ko Baionako Udalerako eta Euskal Elkargorako izango diren bozetarako. Baiona Berdea eta Elkarkidea BBE izenarekin elkartu dira EH Bai, Europako Ekologia Berdeak, Baiona Gorriak intsumisoak eta Ensemble. Helburua talde «ezkertiar, abertzale eta ekologistak batzea» izan da hasieratik. Jakinarazi dutenez, 2014ko bozen harira sortutako Baiona 2014 dinamikaren «elkarlan giroaren fruitua» izan da, eta joan den urtetik harreman horiek indartzeko eta zabaltzeko lanetan ari dira; hala jakinarazi du Jean-Claude Iriart hautetsiak.
Herri dinamika gisa aurkeztu dute hautagaitza, baina lau alderdik eman diote babesa. Hilaren 26an abiatuko dute zerrenda osatzeko prozesua, eta, gero, zerrendaburuak hautatu.
Hautagaitza berri bat aurkeztu dute lau taldek Baionan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu