Euriak eta eguraldi txarrak burukomin handiak eman dizkie goiz guztian zehar Donostiako eta Azpeitiko haur danborraden antolatzaileei, baina zalantzaz beteta ibili eta metereologoei aholkua eskatu ondoren aurrera egitea erabaki dute batean zein bestean. Horrenbestez, 5.000 neska-mutiko ibili dira Donostiako kaleetan danbor hotsa zabaltzen. Azpeitian, berriz, 500 inguru izan dira. Gainera, Naiara Goenagak Imanol Eliasen laguntzazAzpeitia 700. urteurrena gaiaren inguruan atondutako karroza atera dute.
Horrenbestez, bart gauetik festan murgilduta daude Donostia eta Azpeitia. Baina ez dira sansebastianak ospatzen dituzten leku bakarrak. Nafarroan, adibidez, hainbat herritan egiten dituzte festak santu horren omenez, hala nola, Lakuntzan, Tafallan, Zangozan eta Andosillan. Lakuntzan danborrada egiten dute Donostian eta Azpeitian bezala. Tafallan eta Zangozan, berriz, auroroen erronda izaten da ekitaldi nagusietako bat.
Sansebastianak
Haurrek hartu dute festaren aginte makila
Euri arriskuari aurre eginez egin dituzte umeen danborradak Donostian eta Azpeitian, goizean zehar zalantzan egon ondoren. Bart gauetik danbor hotsak dira nagusi Donostian zein Azpeitian. Lakuntzan, Tafallan, Zangozan eta Andosillan ere ospatzen dituzte sansebastianak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu