Koronabirusa
HaurrakEreBai sareak «eskubide osoko herritar» gisa nahi ditu umeak
DONOSTIA. HaurrakEreBai familien sarea sinadura biltzen hasi da, haurrak eta nerabeak «eskubide osoko herritarrak» izan daitezen eskatzeko. «Bereziki adierazi nahi dugu 14 urte arteko haurrek oraindik soilik ordubetez ateratzeko baimena dutela». Desadostasuna adierazi dute familiak jasotzen ari diren «tratuagatik», eta, bereziki, alarma egoeran Espainiako Gobernuaren kudeaketako «haurren eskubideen urraketa»salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu