Haur lapurtuei buruzko lege proposamena Espainiako Kongresuan erregistratu du Argentinako Kereilaren Aldeko Plataformak. «Proposamen honek egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubidea bermatzen die, gizateriaren aurkako krimenen testuinguruan, haur-lapurreta delitua sufritu zutenei», dio hitzaurreak. Taldeak azaldu duenez, biktimen «aldarrikapen historiko guztiak» jaso dituzte testuan. Araua «aurreraurrats handia» izan daitekeela uste dute, «aitzindaria izanen baita, esparru judizialean izanen dituen ondorioengatik, gizateriaren aurkako delitu lazgarri horiek ikertzeko tenorean».
Giza eskubideen eta memoriaren aldeko eragile askok babesa adierazi diote lege proposamenari. Kongresuan ordezkaritza dutenen artean, PSOEk, Unidos Podemosek, Compromisek, PDeCATek, ERCk eta EH Bilduk bat egin dute testuarekin. EAJk eta Ciudadanosek ez dute izenpetu, baina tramitazioaren alde bozkatzea hitzeman dute. Sustatzaileek azaldu dute PP dela erantzun ez dien talde bakarra.
Haur lapurtuei buruzko legea erregistratu dute Espainiako Kongresuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu