Haur eskoletan euskara egotea eskatu dute
IRUÑEA. Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, ehunka herritar batu ziren atzo Iruñean haur eskolen auziaren irtenbidea eskatzeko. Udalak aste honetan onartu duenaren arabera, datorren ikasturtean Printzearen Harresi zentroan euskarazko eta gaztelerazko eredu mistoan ingelesezko jarduerak egingo dituzte. Plataformak, ordea, bestelako eskaera bat egin zuen duela astebete: Iruñeko lau barrutietako bakoitzean gutxienez murgiltze ereduko zentro bat egotea. Atzoko mobilizazioan salatu zutenez, «euskara eskubidea zapaltzeaz gain, ez diote oreka geografikoari kasurik egin, eta ez dute inolako argudio pedagogikorik eman». Udalaren erabaki ideologikoa gaitzetsi zuten, euskara «ahultzea eta diluitzea dutelako xede». Neurria Hezkuntza Departamentuak onartu beharko luke orain, eta, horregatik, PSNri dei egin zioten baztertu dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu